«50 Bat Apez Pilotari»

Guretzat bat izan dira apeztasuna eta pilota eta gurea dugu pilota bera, euskaldunen pilota,apeztasunarekin biak elgarri josiak

Aldian behin, nahi gabe, topo egiten dezu harribitxi batekin. Kasu hontan lan xume bati buruz ari naiz; badu, ordea, lan horrek edertasun alderdi haundi bat. Liburu bat da, eta titulua du: «50 apez pilotari». Egilea zendu berri den Emile Larre da. Zertxobait banekien Emile Larreren gainean. Baigorrin (Nafarroa Beherea) jaioa, apaiza zela. Baita HERRIA aldizkariko zuzendaria urte askotan. Bertsozalea ere ba omen zen. Itzalean lan ikaragarria egin zuena. Euskal kulturarekin beti atxikita egon zen gizona. Ez nekiena zen argitaratua zuela liburu bat pilotari buruzkoa. Lehenago aipatu dudana: «50 bat apez pilotari» Continue reading