You are terrible!

2018ko maiatzaren 2a

Kaixo Jon. Altuna III.ari buruz nahi nizun idatzi, edo Elezkano II.aren gainean. Bizkaitarraren (Elezkano II.a) partida Bengoetxearen IV.aren aurka ez nuen ikusi. Bai, ordea, amezketarrarena Urrutikoetxearen kontrakoa. Underdog (faborito ez zirenak) egin dute aurrera, finalerdietara. Iazko lau onenak, aurten zerrendaburuak, kalean gelditu dira. Harrigarria! Continue reading

Perlak, kolpeak, pilotariak

Kaixo Jon. Asteburu hontan ez dugu Binakako eskuzko Txapelketarik, hurrengoan jokatu baita finala. Izango dugu horretaz hitz egiteko denbora. Gaurkoan, irakurri berri dudan liburu bati buruz hitz egingo dizut. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, du titulua. Egilea da Joxe Mari Iturralde, Tolosan (Gipuzkoa) 1951an jaioa, beraz, ni baino bost urte zaharragoa. Continue reading

Maria Luisa: 81 urteko botilleroa

Donostia, 2018ko martxoak 26.

Kaixo Jon. Doi-doi baretu zaizkit bihotz taupadak. Gasteizko (Araba) Ogeta pilota-lekuan partida bukatu berria. Tanto baten aldearekin irabazi dute Elezkano II.ak eta Rezustak, markagailuan 18 eta 21 atzetik joan eta gero. Irabazi beharra zuten, galduz gero finaletik kanpo geratzen zirelako. Bukaera emozioz gainezkakoa izan da, asko baitzegoen jokoan. Altuna II.ak eta Martijak irabazi bazuten Olaizola II.a eta Imaz izango ziren finalean. Atera kontuak. Tanto bakar batek zer suposatzen zuen. Continue reading

Raketisten ausardia

Donostian, 2018ko martxoak 11. Kaixo Jon. Altuna III.a-Martija; Olaizola II.a-Imaz, partidua hasi aurretik, lerro batzuk bidaltzen dizkizut. Joan den astean omenaldia egin zieten emakume pilotari izandakoei: Raketista Kolektiboari. Gure etxetik gertu, Galarreta Jai-alai frontoiaren ondoan, Orona enpresak duen ausardiaz asmatutako eraikin barruan. Ezagutzen nauzu, Jon, nire erara kontatuko dizut. Continue reading