Perlak, kolpeak, pilotariak

Kaixo Jon. Asteburu hontan ez dugu Binakako eskuzko Txapelketarik, hurrengoan jokatu baita finala. Izango dugu horretaz hitz egiteko denbora. Gaurkoan, irakurri berri dudan liburu bati buruz hitz egingo dizut. Perlak, kolpeak, musuak, traizioak, du titulua. Egilea da Joxe Mari Iturralde, Tolosan (Gipuzkoa) 1951an jaioa, beraz, ni baino bost urte zaharragoa. Continue reading

Maria Luisa: 81 urteko botilleroa

Donostia, 2018ko martxoak 26.

Kaixo Jon. Doi-doi baretu zaizkit bihotz taupadak. Gasteizko (Araba) Ogeta pilota-lekuan partida bukatu berria. Tanto baten aldearekin irabazi dute Elezkano II.ak eta Rezustak, markagailuan 18 eta 21 atzetik joan eta gero. Irabazi beharra zuten, galduz gero finaletik kanpo geratzen zirelako. Bukaera emozioz gainezkakoa izan da, asko baitzegoen jokoan. Altuna II.ak eta Martijak irabazi bazuten Olaizola II.a eta Imaz izango ziren finalean. Atera kontuak. Tanto bakar batek zer suposatzen zuen. Continue reading