Maletina trenean

Hendaiako tren estaziotik abiatu ginen, abuztu hondarreko arratsalde euritsu batean. Aitak lagundu zidan niri, osaba batek nire bidaideari. Hamabost urte besterik ez nuen, bi urte zaharragoa nirekin bidaiatzera zihoan goiherritarra. Urduri nengoen ni, bera nola ote zen sentitzen, ez dakit. Hogeitamar urte lehenago, Hitler eta Franco elkartu omen ziren bertan, horren berri geroago izan nuen. Continue reading