Migel Gallastegi eta biok: Herrigintzan

Donostia, otsailak 24. Kaixo Jon, hemen nauzu berriro. Euripetik otzera egin du eguraldiak, zerua oskarbi, baina otza. Gogora ekarri dit Connecticuteko negu gorriak, bi hilabete gogorrak jasan eta gero, martxoan samurtzen hasten zen eta orduan, somatzen genuen udaberria iristear zela, eta, pozik, handik gutxira Euskal Herrian izango ginela. Continue reading

Ezagutzen nauzu, Jon (II)

Donostia, otsailak 17. Kaixo Jon: agindu nizun bezala hemen nauzu berriro. Larunbata da eta eguraldia nahiko petrala dugu, euri zaparradak, tarteka, aterruneak; eguraldi nahasia benetan. Labriten, Iruñan, esku-pilota partidua bukatu berria da. Gaur ere pilotalekua leporaino beteta, esatariak, Josetxo Lizartzak zioen, beste 600 bat sarrera salgai egon baziren, denak salduko zirela. Continue reading

Ezagutzen nauzu Jon

Kaixo Jon. Facetime egin genuenean hastear zen Iruñatik eskuzko pilota partida, Labrit pilotalekutik hain zuzen. Larunbatero gertatzen den bezala Iruñan, harmailak lepo. Gaurkoan askok mozorratuta daude, inauteritan baitgaude. Frontoietan gizonezkoak izaten dira nagusi, ile urdineko profilekoak, baina Labriten gazte ugari eta emakumeak ere dezente ikusten dira. Badirudi modan jarri dela Labritera joatea larunbatetan, despedidak direla eta, edo auskalo zer ospakizunak. Continue reading