Downtown Hartfordko eraikin baten atikoan daude guri begira. 1 zenbakia soinean. «On top of the world», munduaren gailurrean, zegokien tokian. Ideia zeinena izan ote zen, batek daki, «public relations-ena» seguru aski, bai egokia, ordea. Gaur egungo futbolariak balira, urrea gurditan ekarri beharko lukete euren fitxak ordaintzeko. Messi, Cristiano, Luis Suarez, Iniestaz… ari ote naiz. Ez; Mendi, Zulaika I, Katxin eta Remenaz, baizik.
Euren jokoa, estiloa, teknika, nortasuna, aztertu behar izan bazen, Mundu mailako Kongresu bat antolatu beharko zuten. Ponente lanetan ez edozein, jakintsuenak. Pedro Mir, Alfredo, Guarita edo «Charli» Urizar bezalako estudiosoak.
Banan-banan hartuta, ikaragarri jokatu zuten. Gaztetikan gainera. Sar itzazu laurak kiniela berean eta, ondorioak, harrigarriak. Laurak belanauldi haundi bateko azalekoak; ez ziren bakarrak, baziren beste hainbeste bai Miami edota Hartforden. A zer nolako koktela. Nitroglizerina ontzi batean bezain arriskutsua.
Elkarren aurka guda bat zen tanto bakoitza. Bat mendean hartu eta, hasi dardarka, hurrengoa zain, aurrekoa bezain gogorra. Eguna joan, eguna etorri. Bakerik ez aurreko kuadroetan.
Mendi: pelotari konpletoa. Tantoa azkar bukatzen ez, baino bestela, osoa, pieza batekoa.
Zulaika: sake errestoan trebea trebeen artean, sakatzaile ona gainera. «Charli Urizarren esanetan, berak ezagututako pilotari listona.
Katxin: figura gazte eta erretiroa hartu arte, beti figura. Kinilietan naiz partiduetan.
Remen: jotzaile pero-petoa, bi eskuekin. Urteak bete ahala, heldutasuna lortu eta hobera egin zuena.
Laurak bat zenbakia soinean zutela; zegokien zenbakia.