«Heriotza Murelagan»

Jaio nintzan iltzeco

Aldi-oro noa iltzen

Ildakoan erabat

Asiko naiz bizitzen.

(Heriotza Murelagan, William Douglass-en liburuko pasarte bat)

Aste batzuk joanak dira Juan Anjel Ibarra adiskideari eman geniola azken agurra Aulestin. Heriotzarekin topo egin bazuen Bilboko eritetxe batean, elizkizunak bere jaioterrian ospatu ziren; non bestela. Continue reading

¡¿Cómo se llama?!

«Orhoit Gutaz», Pedro Alberdiren liburua irakurtzen ari naizela. Pasarte batera iritsi naizenean; hain justu, aipatzen duenean nola bigarren gerra karlistaren ondoren, fueroak kendu eta behartu zieten euskaldun gazteei soldadu joaten. Gure aitona Lorentxo zenarekin gogoratu naiz. Erderaz ezer gutxi jakin gabe, etxetik soldadu joan behar. Estualdi ederrak pasatuko zituzten arrotzen artean. Baita garai bateko pelotariak. Baserria edo herri txikia utzi eta erderaz apenas jakin gabe, hoa mundutik zehar. Sudamerikara, Egiptora, China, Filipinas edo auskalo nora. Ondoren aipatzen den pasadizoan, gure artean, garai bateko pelotariekin, ez ote ziren gertatuko antzerako istorioak? Continue reading

Blues a Ritmo de Rap

caray caray ya lo dijo pelay es pura poesía esto del jai alai más que un documental parece una peli donde no todo sale mal pero ay! es lo que hay dales un micro y te montan un circo me parte un rayo cuando oigo hablar a lalo aquiles samuel y a rayo no tiene desperdicio lechuga en el publix red snapper bajo el brazo linterna en mano y bote pronto bajo pata relojes parados en los ochenta gestos miradas desgarradas caras marchitas polvo blanco en las entrañas noches de bohemia enredadas en las gargantas blues a toda pastilla la diva mercedes lanza bocanadas de humo qué guapo era jose luis anjelito de blanco anjelical pelotari de antes cuando habla zigor con la cámara nos remata lo que nos queda de alma no son pelotazos los que resuenan son blues a ritmo de rap deja ernest que doblen las campanas dinero a espuertas y balas en la cabeza fiambres en un maletero miami beach entero barracones vacíos estrellas sin brillo perdidas en canchas de algodón perlas que son lagrimas imágenes que matan y rompen el corazón muchacho esto va de blus y rap y cuando todo parece acabar mal un ventana abierta al final y nuestra alma vuelve a resucitar a ritmo de rap lo dijo pelay caray es pura poesía esto del jai alai

 

«Egurra enpresari»

Parkean bildu ginen. 35 bat lagun. Lankideak. Animoak bero-bero eginda zeuden. Egun hartatik ezin zuen pasa. «Egurra enpresari», lelo nagusia. Bilerak ez zuen asko iraundu. Erabakia jada hartuta zegoen. Autoetan sartu ginen. Ordu laurden bat autopistaz frontoira iristeko. Harro-harro geunden. Klaxonak joaz aurrera egin zuen 20 bat autoz osatutako karabanak. Beste autoetako gidariek begira. I-95 autopista utzi eta East Main Streetik barrena abiatu ginen. Ohiko bidea baino. Egun berezia. Egun hura historikoa bilakatuko genuen. Horixe baietz. Kossuth kalean aparkatu genituen autoak. Animoak gainezka. Batek trikitia jotzen hasi zen. Kantari  batzuk. «Gora Euskadi»… ohiuak. Tropela. Talde buruak isilik egoteko agindu zuen. «Ze arraio da hau», ahopean. Ez zen bakarra izan. Harridura. Nahasmena. Sinestu ezina. Continue reading

«Musikea Joten Jaken Illuntzean»…

«Pelotariak, zestozko pelotariak, Ameriketan urte asko eginda etortzen ziranean, musikea joten jaken illuntzean etxe aurrean, eta jendeak baltseoan egin. Au musikeruak dirua atarateko asmatakoa izango zan».
José María Etxaburu, «Ondarroako Kontuak». Continue reading