Basarriren bertsoak Ogetari

Esku huskako pilotan sortu dira pilotari gazteak azken boladan. Aurten Titin III.ak erretirua hartzera doala –22 urte debuta egin zuela– badu ordezkoa, ustez behintzat: Altuna III. Atzelarien artean beste gazte batek egin berri du saltoa estelarretara: Rezusta. Tolosa da beste bat , gaztea hau ere.

Pilota sendo iraun nahi badu, odol berriaren premian da. Ez orain bakarrik, iraganan gauza bera gertatzen zen. Ikusi bestela Basarri bertsolariak kantatutako bertsoak artean 18 urte zituen Ogeta gazteari. Bikainak benetan.

Gure pilota dala bitarte
Zerbait nai nuke itzegin
Ogeta gazte orren izena
Ezaguna izan dadin.
Ezker-eskubi sendoak dauzka
Naiz kolpe batzuk utsegin…
Oker txarren bat izan ezean
Orrekin ez da atsegin.

Besoak sendo baldin baditu
Bigun anka ta gerriak,
Utsune danak zaintzeko berriz
Lañorik gabe begiak.
Ta emezortzi urte bakarrik
Mutiko arrigarriak.
Zarrak baztertzen diranerako
Azaldu dira berriak.

Guk nai genduken ainbeste gazte
Plazetan ezin azaldu,
Besozko lanak bakandu dira
Ostikoketa ugaldu.
Beti zabarrak izan gera ta
Geren izena geuk galdu,
Ogeta asko bearko dira
Pelotak bizi nai badu.

Deja un comentario