Wood Jenerala eta jai-alaia

Zesta-punta jokoa praktikatu dutenak, praktikante soilak profesionaletan edo amateurrak izan gabekoak esan nahi det; izan dira eta badira oraindik. Famatuak, nik dakidala, gutxi batzuk. Horien artean, «Babe» Ruth beisbolaria azpimarratuko nuke, La Habanara joaten zenean gogokoa zuen xistera hartu eta kantxan aritzea. Beste bat, politikaria berau, Wood Jenerala, berebiziko afizioa sortu zitzaiaon Cuban Gobernadore kargua izan zuenean, 1898tik 1902 arte.

Nor izan zen Wood Jenerala eta zergatik lotu zesta-puntarekin?

Estatu Batuak Espainiari Cuban gerra irabazi eta gero, aginte militarra jarri zuen Cuban, 1902 arte, independentzia lortu bitartean. Gobernadore edo Prokonsul karguan Leonard Wood iparamerikarra, armada gizona, sendagile formazioz. Cubatik alde egin eta gero, Filipinetako Gobernadorea izan zen. Baita Estatu Batuetako armada buru. Militar izateari uko egin eta Errepublikar Alderdi barruan nazioko lehendakaritzarako aurkeztu zuen bere burua, primarietan galdu zuen.

Cuban –tarte historiko hortan, Espainiako kolonia izatetik, independentzia lortu bitartean, (1899-1902)– sortu zen frontoi bat eraikitzeko asmoa La Habanan. Euskal Herria jatorri zuten hainbat abizen agertzen dira promotoreen taldean. Luis Mazzantini elgoibartar toreroa, «El Rey de la Estocada», ezaguna. Rufino Osoro, Basilio Sarasketa, Uribarri, Lezama eta Manuel Otaduy bizkaitarra. Liborio Egiluz (Egiluz puntista eta intendente izango zenaren aita) sail hortan agertzen da.

Jai Alai pilotalekua Lucena , Concordia, Virtudes eta Marqués Gonzalez kaleen artean eraiki zen. Arazo legalak izan omen ziren egitasmoa burutzeko, baino artean Cuban aginte gorena zuen Wood Jeneralak, lagundu egin zien aurrera egiteko (el juego vasco de jai-alai, apuestas incluidas)

Beraz, bada, hemen degu lehendabiziko lotura Leonard Wood zesta-puntarekin.

1901ko martxoak 3an, inauguratu zen Jai Alai frontoia. Komunikabideek babestu omen zuten irekiera eta La Habanako goi mailako klasea bertan zen. Neska gazte ederrenak ere inguratu ziren egunkarien deiari erantzunez («las finísimas, bellas y arrogantes damas… presurosas a alistarse a los devotos del sport vascongado»)

Agintari lokalak, Gobernukoak, Espainiako Konsula eta iparamerikar militarrak, bildu ziren armonian. Gotzainak bedeinkatu zituen instalazioak. Estadu Idazkariak, Diego Tamayok eta Leonard Wood Gobernadoreak, goraipatu zuten euskal kolonia. Pablo Mendietak, bizkaitarren semea, agindu zuen laster sortuko zirela euskal gurasoen kubatar pilotari gazteak

Jai-alai denboraldi ofizialari zazpi egun geroago ekin zioten. Musika bandak Euskal Foruen ereserkia jo eta gero, Rufino Osorio intendenteak urrezko txanpon bat jaurti zuen airera, «leon-kastillo», sakea zeinen alde erabakitzeko.

Wood Jenerala kirolzale amorratua izanik –Georgia Tech unibertsitatean futbol jokalari bezela aritua; entrenatzaile beranduago– jai-alaiarekin maitemindu zen. Pisu dezente hartu zuela eta, astean bitan gutxienez praktikatzen omen zuen. Ez bera bakarrik, baita bere «staff»-eko ofizial batzuk.

La Habanako Jai Alai pilotalekua inauguratu eta zazpi hilabete geroago hara zer artikulua argitaratu zuten «Los Angeles Herald» egunkarian.

Los Angeles Herald, 1901, urriak 6

Pelota, Aintzinako Joko Espainiarra, Herrin Hontan Jokatuko Den

Etorkizuneko kirola da pelota. Izenak dioen bezela kanpotik ekarritako jokoa izango da pelota, golf-a izan zen moduan. Golf-ak egin zuen moduan, muga gabeko kirol herrikoia bihurtuko da herri hontan pilota. Zientifikoa da, zirraragarria, harrigarria. Gorputzeko edozein ataleko giharrak indarrean jartzen ditu, eta golfean ari den atletak bolari … pelotan aurkituko du atleta horrek nola sosegatu bere sasoia beste edozein kirol amerikarraren baino.

Pelota kirol espaniarra da. Mendeetan jokatu da Espainiako kolonietan. Cubatik datozen armadako ofizialek ekarri eta hemengoa egingo dute . Maiteminduta daude kirol honekin. Armada gizon hauek diote denbora kontua izango dela kirol adoptatua izatea iritsiko dela Estatu Batuetan.

Ikusleen artean sortzen duen zaletasuna lagundu egingo dio herrikoia bilkatzen. Pilota jokoak erakar dezake futbolak edo beisbolak bezainbeste jende. Wood Jeneralak usten du pilota izango dela amerikarraren gustokoen kirola, futbolaren salbuespenarekin

Badu beste ezaugarri bat pilotak: espainiar kolonietan bezela eramaten bada hemen; hau da, apustua egiteko aukera emanez, interesa areagotu egindo duela.

Cubako Gobernadorea: Wood Jenerala, ilusionatuta sentitzen da

Estatu Batuetan pilota txertatuko delakoan.

«Da nik ikusi ditudan kirolen artean biziena, zientifikoki ederra izateaz aparte», zioen pilotaz minzatu zenean orain dela gutxi.

«Hasieratik bukatu arte harrapatu egiten du zure ikusmina, beste edozein kirol baino, «college» futbola salbuespen».

. «Kirol zalea izandu naiz beti, baita parte hartu ere, orain dela bi urte arte. Nire bulegoko lanak medio Cuban, pisu asko irabazi nuen, 230 librara iritsi nintzen. Aire librean ariketak egiteko, pilotan jokatzen hasi nintzen. Berehala galdu nituen 30 libra. Komentzituta nago pilota herrikoi adikzioa bilakatukodela Estatu Batuetan ezagutzen denean».

Wood Jeneralari esker, pilota Cuban ezaguna egin da goi mailakoen artean. Cubatarren bihotzak irabazi zituen erakutsi zuenen bere interesa aintzinako Euskal kirolan. Bere ohitura zen praktikatzea goizeko freskuran, bostetaik seirak arte. Berak zioen ondo egiten ziola aurrera eramateko eguneroko lan zama».

Bere departamenduko ofizialek: Hanna, Rush, McCoy eta Dunne, lagundu egiten diote entrenamenduan; berehala bilakatu zen Jeneralaren gogoko denborapasan. Hanna tenienteak destakatu egiten zuen. Berak zioen, lehenengo momentutik konturatu zela, gorputz guztiko giharrak lanean jartze zirela. Zaletu amorratua egin zen, ikusten baizuen gorputza lantzeko aproposa zela.

Astean bitan, asteazkenetan eta igandetan, goi mailako jendea hurbiltzen zen frontoira, Wood Jenerala, baita tarteka Sbarreti gotzaina.

Amerikar ikusleentzat badu beste erakargarritsuna kirol honek: apustuak egiteko aukera. Mahai bat zegoen jarrita apustuak egiteko. Jende klase guztietakoak ikusten zen kabinetan, euren gogoko jokalariengan apostatzeko. Txartelak saltzen ziren eta dema sistema herri hontan txakur eta zaldi lasterketetan aurkitu dezakegun sistema berbera da.

Apustua egiten da talde edo pilotari baten gainean. Pilotari ospetsuak ezagunak dira herri hontan txapeldun atleta haundien pareko

Emakumeek apustuak egiten dituzte erreparorik gabe. Ikusleek berehala ohartzen dira pilotariak zer nolako kondizio fisikoetan dauden eta orduan egiten dituzte euren trabesak.

Pilota jokatzen da kantxa errektangularrean, 200 feet luzeran, 30 zabaleran.

(…)

Apartekoa da pilotarien abildadea xisterarekin. Jokoan lau pelotari hartzen dute parte, bi talde bakoitzean. Neurketa osagarri bat izaten da sei jokalariekin (kiniela). Unformea dute flannel trousers, jersey, eta telazko oinetakoak…

Jokalariak frontisetik gertu kokatzen dira; sakalaria edo «boutier» 25 feet.

(…)

Zenbat tantotara jokatu, pilotariek erabakitzen dute; normalean, 40 tantora. Jokoa da hain bizia non hiru edo bost epaile behar izaten diren. Sarri epaileek ikusleei eskatzen die euren iritzia.

 

 

 

 

 

P.D.

Idatzia posible izan da «semillas en el tiempo» web orrian aurkitutako informazioari esker.

 

 

Deja un comentario