Maria Luisa: 81 urteko botilleroa

Donostia, 2018ko martxoak 26.

Kaixo Jon. Doi-doi baretu zaizkit bihotz taupadak. Gasteizko (Araba) Ogeta pilota-lekuan partida bukatu berria. Tanto baten aldearekin irabazi dute Elezkano II.ak eta Rezustak, markagailuan 18 eta 21 atzetik joan eta gero. Irabazi beharra zuten, galduz gero finaletik kanpo geratzen zirelako. Bukaera emozioz gainezkakoa izan da, asko baitzegoen jokoan. Altuna II.ak eta Martijak irabazi bazuten Olaizola II.a eta Imaz izango ziren finalean. Atera kontuak. Tanto bakar batek zer suposatzen zuen. Continue reading

Raketisten ausardia

Donostian, 2018ko martxoak 11. Kaixo Jon. Altuna III.a-Martija; Olaizola II.a-Imaz, partidua hasi aurretik, lerro batzuk bidaltzen dizkizut. Joan den astean omenaldia egin zieten emakume pilotari izandakoei: Raketista Kolektiboari. Gure etxetik gertu, Galarreta Jai-alai frontoiaren ondoan, Orona enpresak duen ausardiaz asmatutako eraikin barruan. Ezagutzen nauzu, Jon, nire erara kontatuko dizut. Continue reading

Migel Gallastegi eta biok: Herrigintzan

Donostia, otsailak 24. Kaixo Jon, hemen nauzu berriro. Euripetik otzera egin du eguraldiak, zerua oskarbi, baina otza. Gogora ekarri dit Connecticuteko negu gorriak, bi hilabete gogorrak jasan eta gero, martxoan samurtzen hasten zen eta orduan, somatzen genuen udaberria iristear zela, eta, pozik, handik gutxira Euskal Herrian izango ginela. Continue reading